Hemen zaude: lanbideki

Lanbide Ekimena - Lanbide Heziketarako Euskarazko Edukiak

Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan ez da beste hezkuntza-mailetan izan den eskaintzaren euskalduntzea jazo; hala ere, gaur egun euskaraz dihardu Lanbide Heziketako ikasleen % 15 inguruk, euskarazko ikasmaterialen urritasunari aurre eginez.

Erronka horri aurre egiteko, HETEL eta IKASLAN elkarteen ekimenez LANEKI elkartea sortu eta Lanbide Ekimena proiektua abioan jarri da; eskola­‑materialak euskaratu eta formatu elektronikoan erabiltzaileen eskura interneten jartzeko hainbat urtetarako plana da berau (www.jakinbai.com).

Proiektua, hala ere, ez da interneten jartzera mugatzen; xedea, erabiltzaileak jaso eta ekarpenak egitea da. Horrela, interneten jarritako materiala hartzen duenari, materiala aztertu eta erabili ondoren ekarpenak eginez osatu eta borobil dezala eskatzen diogu (Gurekin harremanetan jartzeko); azken batean, proiektu hau, guztion artean material egokia osatzeko abiapuntu baino ez baita.

Familia(k)

Lanbidekitik kanpo dagoen materiala

Nobedadeak

Lanbide Heziketako katalogoa

Laneki

Proiektuaren bultzatzaileak:

Laneki

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza
Gipuzkoako Foru Aldundia